Astelehen goizean, 11:00 ak pasata, gertatu da istripua. Txirrindulariak ezin izan du aurreikusitako ibilbidea jarraitu erorikoaren ondoren. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, suhiltzaileak eta Osakidetza bertaratu dira lehen sorospenak ematera.
Laguntza jaso ondoren, Ertzaintza ren mendiko konfigurazioko helikoptero batek eraman du txirrindularia Gurutzetako Ospitalea ra. Bizkaiko Suhiltzaileak, Ertzaintza eta osasun-zerbitzuak mugitu dira istripua izan den lekura.




