Obra hauek parkeko behealdean zentratuko dira, irisgarritasuna hobetzeko eta dauden instalazioak egokitzeko, herritarrentzako topagune, pasealeku eta aisialdi gisa erabiltzeko. Lanek, gutxi gorabehera, bost hilabete iraungo dutela aurreikusten da.
Afectatutako gunea hesiz mugatuko da. Egitasmoak, besteak beste, pergoletaren birgaikuntza, oinezkoentzako ibilbideen berrantolaketa, zoladurak eta berdeguneak berritzea, hiri-altzari berriak gehitzea eta lorontzi-iturri berri bat instalatzea aurreikusten ditu. Era berean, argiteria publikoa eta hainbat zerbitzu-azpiegitura ere berrituko dira.
Lanek inguruko aparkalekuan eta Gabriel Aresti etorbidearen inguruko oinezkoentzako gunean izango dute eragina, lanak amaitu arte.




