Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseilu ibiltaria k Alegia bisitatu zuen atzo. Foru erakundeko ordezkariek Regina Sorarrain alkatearen eskutik ezagutu zuten bertatik bertara herriaren egungo egoera. Bilera udaletxeko pleno aretoan egin zen.
Sorarrainek adierazi zuen moduan, bisita ez zen ezohiko zerbait izan, eta Alegiako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak duten ia etengabeko harremana azpimarratu zuen, atzoko jardunaldia elkarlan horren isla dela esanez.
Eider Mendoza ahaldun nagusiak eta Regina Sorarrain alkateak bilera egin zuten, eta Alegiak esku artean dituen hainbat egitasmoren inguruan aritu ziren. Ondoren, herrian bisita bat ere egin zuten, martxan diren proiektu batzuen inguruko informazioa bertatik jasotzeko. Azken aldian Alegiako hainbat azpiegituretan egiten ari diren lanetan, Foru Aldundiak ere parte hartzen du, ekarpen ekonomikoa eginez.
Aurten ospatzen ari den Intxausti Urtemuga ren baitan, foru ordezkariek udaletxeko ganbaran zabalduko den argazki erakusketaren lagin bat ikusteko aukera izan zuten. Intxausti familiak 1913-2003 urteen arteko 200.000 irudi dohaintzan eman dizkio Gipuzkoako Foru Aldundiari, eta Eider Mendozak eskerrak eman zizkien sendiko kideei.




