Renfe C3 lineak aldaketak izango ditu uztailaren 4tik 9ra

Bidebietako lanek eraginda, Arrigorriaga eta Bilbo arteko tartea autobusez egin beharko da bi noranzkotan.

Irudi generikoa: Euskal herri bateko harrizko espaloi batean aparkatuta dagoen patinete elektriko baten gurpilaren hurbileko irudia, arratsaldeko argi epelez.
IA

Irudi generikoa: Euskal herri bateko harrizko espaloi batean aparkatuta dagoen patinete elektriko baten gurpilaren hurbileko irudia, arratsaldeko argi epelez.

Renfek jakinarazi duenez, Bidebietako geltokiko lanak direla eta, Arrigorriaga eta Bilbo arteko C3 lineako tren zerbitzua aldatuko da uztailaren 4tik 9ra.

Renfe k jakinarazi duenez, Bidebietako geltokiko lanak direla eta, Arrigorriaga eta Bilbo arteko C3 lineako tren zerbitzua aldatuko da uztailaren 4tik 9ra. Aldaketa honek bi noranzkoei eragingo die, eta tarte horretan bidaiariek autobusez egin beharko dute ibilbidea.
Aldirietako trenaz gain, obrek eragina izango dute Miranda Ebro ra doazen Distantzia Erdiko trenetan ere. Hauek, Bilbo eta Miranda Ebro arteko ibilbidea errepidez egingo dute osorik. Era berean, Bilbo eta Madril zein Bartzelona lotzen dituzten trenek ere Miranda Ebro ra arteko zatia autobusez egingo dute aipatutako egunetan eta bi noranzkotan.
Azken egunotan, hainbat gorabehera izan dira Renfe ren C3 linean, batzuk Bidebietako obrekin lotuta. Astelehenean, adibidez, atzerapen nabarmenak egon ziren eta zenbait tren bertan behera geratu ziren azpiegituran izandako gertakari baten ondorioz. Atzo gauean, berriz, autobus zerbitzu alternatiboa ezarri zen Laudio eta Urduña artean. Gaur goizean ere 15 minutuko atzerapenak izan dira Bilbo eta Urduña lotzen dituen zerbitzuan.