Programazioa asteartean, irailaren 29an, hasiko da Boulevard de Leioa (STOA) gunean. Egun horretan, familiei zuzendutako bi tailer didaktiko egingo dira 18:30etik aurrera: 4 eta 10 urte bitarteko haurrentzako 'Cometas para Palestina' eta 9 eta 12 urte bitartekoentzako 'La casa que somos' buztinezko pintura tailerra.
Jarduerak asteazkenean jarraituko du Euskal Etxeen Plaza n, 'Cumbia antirracista' tailerrarekin, eta ostegunean, urriaren 1ean, 'Batucada. Repercusión feminista' egingo da. Azken hori Sabino Arana kaletik abiatu eta Elexalde auzoko taberna bateraino iritsiko da, musika eta dastatze interkulturala uztartuz.
Astea amaitzeko, urriaren 3an, larunbata, Arroces del Mundo jaialdia ospatuko da Boulevard de Leioa n. Goizeko 10:30etik aurrera, hainbat tailer, jolas interaktibo eta gastronomia proposamen egongo dira, baita manifestu baten irakurketa eta arroz dastatzea ere.




