Egitarauak eskualdeko hainbat herri hartuko ditu, ondarearen berreskurapena eta kontserbazioa ardatz hartuta. Jardueren artean, Abadiñoko Atxarte ezagutzen ibilaldia, Berrizko Arrierrekaren indarra eta Ermuko doinu barrokoak nabarmentzen dira, besteak beste.
Gainera, Garaiko baserrien ondare dokumentala, Iurretako Oromiño erreka, Mallabiako sendabelarrak eta Zaldibarko kalexka historikoak ezagutzeko aukera izango da urrian zehar. Ekintza guztiak Bizkaiko Foru Aldundiak koordinatutako egitarauaren parte dira.
Interesa duten pertsonek izena eman eta informazio gehiago eskuratzeko, Bizkaiko Foru Aldundiaren webgune ofizialean dagoen agenda kontsultatu behar dute.




