Ekimen honek 90 establezimendu baino gehiago bildu ditu, eta deskontuak zuzenean aplikatuko dira ordainketa egiteko unean. Kanpainaren helburua da udalerriko ekonomia dinamizatzea eta herritarrei erosketak egiteko pizgarriak eskaintzea.
Aurtengo edizioan, saltoki bakoitzak bi deskontu formatu eskaintzen ditu: 2,5 euro ko deskontua gutxienez 10 euro ko erosketetan, eta 5 euro ko deskontua gutxienez 20 euro ko erosketetan. Bezeroek aukera dute beren beharretara hobekien egokitzen den formatua hautatzeko.
Bonuak 16 urtetik gorako pertsona guztiek erabili ditzakete. Kontsumitzaile bakoitzak, gehienez, hiru bonu jaso ahal izango ditu kanpaina osoan zehar.
Kontsumitzaileek hiru bonu horiek erosketa bakar batean metatu ditzakete, edo erosketa desberdinetan banatu, bai establezimendu berean, bai bat baino gehiagotan. Deskontu-txartelak lortzeko ez da aldez aurretik ezer erosi behar; erosketa egiteko unean bertan eskatuko dira kanpainari atxikitako dendetan. Parte hartzen duten establezimenduen zerrenda osoa www.erandiobonoa.eus webgunean kontsulta daiteke.




