Bilboko Udalak Euskararen Kontseilu Aholku-emailearen urteko bilera hartu du gaur goizean. Bilera horretan, Eider Inuntziaga Euskarako, Herritarren Arretako eta Partaidetzako, Agenda 2030eko eta Nazioarteko Zinegotziak gidatuta, hiriko euskalgintzaren hainbat esparrutako ordezkariak bildu dira. Saio honetako gai nagusietako bat euskararen familia eta belaunaldi arteko transmisioa eta hori bideratzen duten tresnak izan dira.
Bilboko Udalak 2016an sortu zuen Bilboko Euskararen Kontseilu Aholku-emailea, organo kontsultibo eta informatibo gisa, hiriko eguneroko bizitzako alderdi desberdinetan euskararen normalizazioa eta erabilera sustatzeko helburuarekin. Helburua da modu zeharkakoan lan egitea eta Bilboko AROA Plan Estrategikoaren esparruan, euskararen normalizazioaz arduratzea, bai erakunde mailan, bai gizarte mailan.




