Astigarragako Udala k lau hitzarmen urbanistiko onartu ditu behin betiko, eta horiei esker 116 etxebizitza garatuko dira alokairu sozialerako, baita beste 253 etxebizitza babestu eta libre ere, 2026tik aurrera. Hitzarmenak Santio Zeharra (komentua), Ergobia-Txalaka, Arobitxulo-Arangoia eta Mendiaundi-Errekalde guneetan etxebizitzak eraikitzeko dira. Hitzarmen hauek behin betiko onartu ondoren, jabeek proiektuak aurkeztu eta lanak hasi ahal izango dituzte, plan berezirik egin behar izan gabe. Aurreikuspenen arabera, 2-3 urteko epean hasi ahal izango dira etxebizitzak eraikitzen.
Plan Orokorra berrikusteko prozesua azken fasean da, eta abenduan Lurraldeko Batzordera eramango da hasierako onarpena jasotzera. Plan berriak 460 etxebizitza aurreikusten ditu gutxi gorabehera, eta onartutako hitzarmen hauen bidez, 365 etxebizitza bideratuko dira: 46 Babes Ofizialetako Etxebizitzak (BOE), 56 tasatuak, 116 alokairukoak eta 147 libreak.
Udala urtebete inguru lanean aritu da hitzarmen hauek lantzen, jabeekin eta etxegileekin. Helburua ahalik eta etxebizitza babestu gehien egitea eta lurra lagapenean jasotzea izan da, alokairu sozialerako etxebizitzak sustatzeko. Hitzarmen bakoitzean, udalak lursail bat eskuratu du alokairu sozialeko etxebizitzak eraikitzeko.
Ergobia auzoa ko hitzarmenak 12.108 m²-ko azalera du eta 40 etxebizitza babestu (20 alokairu sozialeko eta 20 tasatuak) eta 54 etxebizitza libre aurreikusten ditu. Gainera, 135 aparkaleku eta 350m²-ko lokal bat jasoko ditu. Santio Zeharra koak 7.410 m²-ko azalera du, 24 alokairu sozialeko etxebizitza eta 30 libre, eta 59 aparkaleku. Arobitxulo-Arangoia k 1.500 m²-ko azalera du, 17 alokairu sozialeko eta 23 libre, eta 40 aparkaleku. Azkenik, Mendiaundi-Anibar rek 31.660 m²-ko azalera du eta 138 etxebizitza babestu (56 alokairu sozialeko, 46 BOE eta 36 tasatuak) eta 40 libre aurreikusten ditu, baita kirol ekipamendurako lurzatia ere.
Laburbilduz, lau hitzarmen horien bidez 116 etxebizitza alokairu sozialerako, 46 babes ofizialeko etxebizitza, 56 tasatuak eta 147 libreak eraikiko dira. Horrez gain, 1.250 m² kirol ekipamendurako eta 700 m² udal lokaletarako erabiliko dira. Hitzarmen guztietan zehaztu da egikaritzeko epea 4 urtekoa izango dela HAPOren behin betiko onarpenetik hasita.
Hurrengo urratsa hitzarmen hauek HAPOren berrikuspeneko fitxetan txertatzea eta abenduan Lurraldeko Batzordera eramatea izango da. Horrez gain, Visesa sozietate publikoarekin hitzarmena lantzen hasiko da Udala, alokairu sozialerako etxebizitzak eraikitzeko.




