Ekimenak etenik gabeko lau orduko deiak izango ditu, 10:00etatik 14:00etara. Helburua da adinekoei konpainia, elkarrizketa eta entzumena eskaintzea, eta horrela, askotan ikusezin geratzen den errealitate horri aurre egitea.
Jon Iraola Eibarko alkateak erakundeen, enpresen eta gizarte-eragileen arteko lankidetzaren garrantzia azpimarratu du erronka honi aurre egiteko. "Nahi gabeko bakardadea gizarte gisa interpelatzen gaituen errealitatea da. Udaletik lagundu nahi dugu Eibar hiri hurbil eta konprometitua izaten jarrai dezan, non pertsonak lagunduta eta artatuta sentitzen diren. Horrelako ekimenek erakusten dute, elkarrekin lan eginez, gehien behar dutenengana irits gaitezkeela."
Bestalde, Gizarte Zerbitzu eta Adineko Pertsonen zinegotzi Sonia Archeli k laguntzaren balioa nabarmendu du. "Batzuetan, deitxo bat bezalako gauza sinple batek pertsona baten eguna alda dezake. Hilo de Plata-k elkarrizketa, entzumena eta konpainia espazio bat eskaintzen die bakardade egoeran bizi diren adinekoei. Herritarrei ere inplikatzen animatu nahi diegu, gure ingurunean egoera horiek antzematen lagun dezakegulako."
«Bizitza aldatzen dizuten deiak daude» leloarekin, jardunaldiak herritarren inplikazioa ere bilatzen du. Horregatik, nahi gabeko bakardade egoeran egon daitekeen adineko pertsona bat ezagutzen dutenei zerbitzuari jakinaraztea animatzen da, harekin harremanetan jarri eta laguntza eskain diezaioten.




