Zarautzen hasi da Bertso Astea, gazteen bertso musikatuen saioarekin

Bertso Asteari hasiera emateko, bertsolari gazteek kantuan arituko dira gaur Torre Luzean, eta egitarauak larunbata bitartean jarraituko du.

Bertso ekitaldi batentzako antolatutako agertoki baten irudia, gaueko argiztapenarekin.
IA

Bertso ekitaldi batentzako antolatutako agertoki baten irudia, gaueko argiztapenarekin.

Zarauzko Motxian-Etxebeltz bertsoguneak antolatutako Bertso Astea hasiko da gaur, osteguna, 22:00etan, Torre Luzeako parkean egingo den bertso musikatuen emanaldiarekin.

Zarauzko Motxian-Etxebeltz bertsoguneak antolatutako Bertso Astea hasiko da gaur, osteguna, 22:00etan, Torre Luzeako parkean egingo den bertso musikatuen emanaldiarekin. Bertan, herriko zenbait bertsolari gaztek hartuko dute parte.
Egitarauak ostiralean jarraituko du Frontoi Txikian, 18:30ean, bertso-pelota saio batekin. Bertan, bertako Motxian-Etxebeltz eskolako gazteak eta Urretxu-Zumarragakoak nor baino nor arituko dira, bertsotan zein pilotan.
Era berean, ostiralean bertan, 22:00etan, bertso-desafioa izango da Torre Luzeako parkean (euria eginez gero, Merkatu Plazan). Bertan, Motxian-Etxebeltz taldeko Adei Urbitarte, Hodei Iruretagoiena eta Urko Arakistain arituko dira aurrez aurre Urretxu-Zumarragako bertso-eskolako Uxue Fernandez, Beñat Torres eta Antton Fernandez-ekin. Onintza Gartzia eta Manu Goiogana izango dira gai-jartzaile.
Bertso Astea larunbatean amaituko da, 'Bertso-Eguna' ospatuz. Goizeko 10:30ean, Musika-plazan, hamaiketakoa izango da, eta ondoren, Txepelketa eta bazkaria Urpekoak elkartean.

Bertsozale guztiak gonbidatuta geratzen zarete.