Txindokiko Kilometro Bertikala lasterketa larunbatean izango da, goizeko 10:00etan hasita. Proba hau Euskal Herriko Kilometro Bertikalen Koparako eta Goierri Trail Koparako puntuagarria izango da, eta dagoeneko 230 korrikalari baino gehiago daude izena emanda.
Aurtengo edizioak antolatzaile berriak ditu, eta horrek ibilbidean aldaketak ekarri ditu. Gainera, 2026ko Txindokiko Kilometro Bertikalean erronka berezi bat ezarri da: 33 minutu eta 34 segundoko denbora hobetzen duenari 2.000 euroko saria emango zaio. Denbora hori 1993an ezarri zen, eta ordutik inork ez du gainditu.
“"Zortzi laguneko gazte talde polit bat gaude, mendian ibiltzea gustatzen zaigunak."
Antolatzaileek adierazi dutenez, korrikalari askok lasterketa hau Zegama-Aizkorrirako entrenamendu gisa hartzen dute, hurrengo igandean, maiatzaren 17an, izango baita. Kilometro bertikaleko proba 40-45 minutuko ariketa lehergarria denez, entrenamendu indartsu gisa ondo etortzen zaiela uste dute.
Antolakuntza talde berriak Larraizko ermitatik hastea erabaki du, aurreko ibilbideko zati neutralizatuari alde txar bat ikusten baitzioten. Sari banaketan, Hotel Ordizian bi lagunentzako gau bat zozkatuko da, eta parte hartzeko jarraibideak Txindokiko Kilometro Bertikaleko Instagram kontuan daude.




