Escuderia Jaizkibelek antolatutako probak igandean hasiko dira 08:30etik aurrera, Jaizkibelera doan GI-3440 errepideko zati batean. Segurtasun arrazoiak direla eta, errepide hau itxita egongo da lehiaketak irauten duen bitartean, bai parte-hartzaileentzat, bai ikusleentzat, eta baita lasterketa txandak egin ahal izateko ere.
Zirkulazioa lasterketak amaitu eta segurtasun baldintzak betetzen direnean berrezarriko da. Lezo eta Donibane arteko errepideak ez du zirkulazio etenik jasango eta ibilgailuek bertatik jarraitu ahal izango dute.
Igoeran parte hartuko duten ibilgailuen laguntza parkea Nabalaldean kokatuko da. Igande goizean, espazio hori balizatuta eta erreserbatuta egongo da jarduera horretarako. Horren ondorioz, industrialdearen barruan murrizketak ezarriko dira mugitzeko eta aparkatzeko, nahiz eta industrialdeko garajeetarako sarbidea bermatuta egongo den.
Lasterketa amaitzean, sari banaketa ekitaldia Pasaiako portuaren eremuan ospatuko da.




