Legazpitik Kubara argia bidaltzeko, tortillak eta liburuak salgai

Hotz Legazpi elkarteak eta herriko idazleek ekimen solidarioa antolatu dute Udafest jaialdian, Kubako ospitale pediatriko bat laguntzeko.

Patata tortillaren hurbileko irudia, plater batean jarrita, merkatu solidario baten giroa atzean.
IA

Patata tortillaren hurbileko irudia, plater batean jarrita, merkatu solidario baten giroa atzean.

Hotz Legazpi elkarteak eta herriko idazleek Legazpitik Kubara argia bidaltzeko ekimen solidarioa antolatu dute ostiralean, Ilintiren Udafest jaialdiaren barruan.

Hotz Legazpi elkarteak dei berezia egin die Legazpi ko herritarrei ostiralerako. Ilintiko merkatariek antolatutako Udafest jaialdian, pintxo solidarioak saltzeko postua jarriko dute Kale Nagusian. Horretarako, herritarrei patata tortillak egiteko eta elkarteari emateko eskatu diete.
Duela bi urte antzeko eskaera egin zuen elkarteak, eta orduan jasotako 24 tortillarekin egindako pintxoen salmentatik 451 euro bildu zituzten, errefuxiatuak laguntzeko. Oraingoan, bildutako diru guztia Kubako William Soler ospitale pediatriko arentzako elektrizitate hornidura sustatzeko erabiliko da.
Hotz Legazpiren postua Rural Kutxa bankuaren aurrean egongo da, 19:00etatik 21:00etara. Bertan salduko dituzte herritarrek emandako patata tortillekin egindako pintxo solidarioak.

Erosi liburu bat… eta eraman argia Kubara!

Gainera, herriko idazleek ere bat egingo dute ekimenarekin. Postu bat jarriko dute inguruan, ordutegi berean, liburuak saltzeko. Jarduera honi «Erosi liburu bat… eta eraman argia Kubara!» izenburua jarri diote.