Legazpi ko Miren Salmeron Murgiondo osteopatiak bere lan berria aurkeztu du, 'Mapak eta Unibertsoak' izenburupean. Liburu honetan, irakurlea da protagonista nagusia, eta egileak teknizismoak eta metodologiak alde batera utzita, auto-zaintza eta osasuna modu parte-hartzailean esploratzera gonbidatzen du.
Lan hau egilearen 34 urteko etengabeko bilaketaren emaitza da osasunaren arloan. Zaragozako Osasun Zientzien Fakultatean fisioterapia ikasi zuen, eta ondoren osteopatian espezializatu zen. Bartzelonan egindako sei urteko graduondokoaren ostean, hainbat formakuntza egin zituen giza beharrak ikertzeko asmoz.
Duela bi urte eskainitako Osasun Aktiboaren hitzaldiek erraztu zuten argitalpen honen sorrera. Aurten, bere liburuaren aurkezpen bikoitza egingo du Salmeronek. Ostegunean, 18:00etan, kultur etxean egingo den ekitaldi konbentzionalago batean, eta larunbatean, 12:30ean, Kale Nagusiko Mimaru lore-dendaren espazio xarmangarrian.




