Urtero bezala, mendi martxa honek mendizaleak bilduko ditu. Parte hartu nahi dutenek Legazpi, Urretxu eta Zumarragako kiroldegietan edo Ostadar Mendi Elkartean eman dezakete izena, 10 euroko prezioan. Martxaren egunean bertan izena emanez gero, prezioa 12 eurokoa izango da.
Kiroldegietan izena emateko epea maiatzaren 11tik 29ra bitartekoa izango da. Online bidezko izen-ematea, berriz, maiatzaren 18tik 29ra egin ahal izango da. Antolakuntzak herritarrak aurrez izena ematera animatu nahi ditu, martxaren egunean sor daitezkeen ilarak saihesteko eta prozesua arintzeko.
“"Antolakuntzak, parte hartzaileei lana errazteko asmoz, herritarrak aurrez izena kiroldegietan ematera animatu nahi ditu, martxaren egunean izen ematean txartelak jasotzeko sor daitezkeen ilarak saihesteko."
Mendizaleek informazio guztia eskuragarri dute sare sozialetan eta inakibeitia.org webgunean. Gainera, antolatzaileek parte hartzaileei beraien edalontzia eramateko eskatu diete, horrela plastiko eta hondakin gutxiago sortuko direlako eta natura hobeto zaintzen lagunduko dutelako.




