Negozio askok datozen urteetan erreleboa beharko dute. Erronka horri erantzuteko, BIDARI k eskualdatze zerbitzu berria jarri du martxan, negozio-jabeak eta ekintzaile berriak elkarrekin konektatzeko.
Datozen urteetan establezimendu askok erreleboaren erronkari aurre egin beharko diote. Egoera horri erantzuteko sortu da BIDARI ren eskualdatze zerbitzua, GOIEKI ren, Beasaingo, Ordiziako, Lazkaoko eta Idiazabalgo udalen, eta Bareak eta Ordizian merkatarien elkarteen arteko lankidetzaren emaitza.
Zerbitzuak erreleboa prestatzeko laguntza pertsonalizatua eskaintzen du, negozio-jabeen eta ekintzaileen arteko bitartekaritza egiten du, eskualdatze prozesuaren plangintza egiten du eta konfidentzialtasuna eta diskrezioa bermatzen ditu prozesu osoan.
Zerbitzua zuzentzen zaie datozen urteetan jarduera uztea aurreikusten duten negozioei, eta baita martxan dagoen negozio baten ardura hartu edo merkataritza-jarduera bati ekin nahi dioten ekintzaileei ere.
Merkataritza ez da soilik jarduera ekonomikoa. Herri txikietan, komertzioek gertuko zerbitzuak eskaintzen dituzte, kaleei bizia ematen dietete eta komunitatearen kohesioan laguntzen dute. Horregatik, BIDARI k tokiko merkataritzaren jarraipena sustatu nahi du, Goierri ko herriek euren nortasuna eta dinamismoa mantentzen jarrai dezaten.
Eskualdatze zerbitzuari buruzko informazio osoa eta harremanetarako datuak eskuragarri daude www.goierri.eus webgunean.




