Aztiriako jaietan ospatu den proban, 12 kilometroko ibilbidea osatu behar izan dute parte hartzaileek. Guztira 220 korrikalari izan dira lehian.
Gizonezkoetan, Ibai Zarrabeitia igarotakoak (Igorre) lortu du lehen postua, 1:00:35 denborarekin. Atzetik etorri zaizkio Iban San Juan (Zegama) eta Iñigo Leiza (Hernani).
Emakumezkoetan, Irene Iturria bidaniarrak (Bidania-Goiatz) eskuratu du garaipena, 1:11:39 denboran. Bigarren eta hirugarren postuetan Adirane Peñagarikano (Urretxu) eta Ainara Sanchez (Zalduondo) sailkatu dira hurrenez hurren.




