Amaituta Goierri Eskolako errepideko biribilgunea

Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako lanek bidegurutzea sinplifikatu, ordenatu eta segurtasun handiagoa eskainiko dute.

Irudi generikoa da, baina Euskal Herriko ingurune espezifikoa du.
IA

Irudi generikoa da, baina Euskal Herriko ingurune espezifikoa du.

Gipuzkoako Foru Aldundiak amaitutzat eman ditu Goierri Eskolara doan errepideko biribilgunearen lanak. Helburua bidegurutzea sinplifikatzea, ordenatzea eta segurtasuna areagotzea izan da.

Goierri Eskolara doan errepideko biribilgunea amaituta dago jada, trafiko seinaleztapenak jartzeko lanak ere eginda. Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako proiektu honek bertan zegoen bidegurutzea sinplifikatu eta ordenatu du, eta horrekin batera, bide segurtasuna, trafikoaren arintasuna eta oinezkoen segurtasuna hobetzea lortu da. Lanek 245.799,46 euroko aurrekontua izan dute.
Biribilgune berriaren ingurua egunero izaten da zirkulazio-intentsitate handiko puntua. Izan ere, Goierri Eskola, Suhiltzaile etxea eta Oiangurako sarbideak bat egiten dute bertan. Orain, biribilgune berriarekin, bidegurutzea argiagoa, ordenatuagoa eta seguruagoa da.
Biribilgunearen kanpoaldeak 30 metroko diametroa du, eta horrek CAFeko garraio berezien maniobragarritasuna ahalbidetzen du.
Aurrera begira, Foru Aldundiak oinezkoen segurtasuna indartzen jarraituko du. Oinezkoen ibilbideari jarraipena emango dio aurrerago, San Juan eta Eroski inguruko ibilbidearekin lotu arte.