Iñaki Dorronsoro Plazaola ataundarra hil da 78 urterekin. Lanbidez ingeniaria zen, eta Eusko Ikaskuntzako lehendakari kargua bete zuen 2012tik 2020ra bitartean. Bere ibilbide profesional eta instituzional oparoaz gain, Goiberri aldizkariko kolaboratzaile ere izan zen urte luzez, bertan hainbat artikulu eta ekarpen argitaratuz. Azken urteotan Beasainen bizi zen.
Dorronsororen gorpua Beasaingo Goierri Beilatokian egongo da bihar, astelehena, goizeko 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 15:30etik 20:00etara.
“"Gauzak beste modu batera egin behar ditugu, Euskal Herrian zentratu"
2017an, Goiberri aldizkariak elkarrizketa egin zion, non bere ibilbide profesionalaz, gizartearekiko konpromisoaz eta beste hainbat gairi buruz hausnartzeko aukera eskaini zuen.




