Miguel Gurrutxaga eta María Lonbide bikoteak ireki zuen taberna, eta gaur egun haien alaba, Jaione, da arduraduna. Inaugurazioa Santikutz jaiak bezperan izan zen, 1961eko apirilaren 29an, eta egun berean ireki zen ondoan zuen Caribe taberna ere.
Ostalaritzan esperientzia zuten jada Miguel eta María k; biek beren familien negozioetan lan egin zuten. Ezkondu eta gutxira ireki zuten taberna, 28 eta 25 urte zituztela. Hasieran, Miguel ek Patricio Echeverría lantegian jarraitu zuen lanean, baina azkenean fabrika utzi eta tabernari lotu zitzaion.
Garai batean, Gurrutxaga gizonezkoen topagunea zen, non karta jokoak eta edariak zein puroak zerbitzatzen ziren. Gainera, lantegietako langileentzat bazkariak prestatzen zituzten. Jada orduan ere, Gurrutxaga ko pintxoak oso estimatuak ziren Legazpi n. Gaur egun, barra pintxoz beteta egoten da, eta errazioak zein bocadillak ere eskaintzen dituzte. Asteburuetan, herritar askok aukeratzen dute bertan afaltzeko, eta terraza beti beteta egoten da.
Gurrutxaga Legazpi ko ikur bilakatu da, eta hori nabaritu zen ostiraleko ospakizunean: erraldoiak, dultzaineroak, txistulariak eta bertsolariak izan ziren bertan. Pintxoak eta urdaiazpikoa egon ziren bertaratu ziren guztientzat, eta Jaione k eta bere lankideek herriaren maitasuna jaso zuten.




