Zeraingo Udala k 786.175 euroko aurrekontua onartu du 2026. urterako. Erabaki hau joan den martxoan egindako osoko bilkuran hartu zen, EH Bildu ren lau zinegotzien aldeko botoekin. Zerain Burujabe herri kandidaturako hiru zinegotziek, ordea, aurrekontuaren aurka bozkatu zuten.
Udaleko arduradunek adierazi dutenez, aurrekontuaren zati handi bat, %30 inguru, pertsonal gastuetara bideratuko da, guztira 239.695 euro. Bestelako gastuei dagokienez, 84.400 euro bideratuko dira tokiko erakundeekin eta beste entitate batzuekin dituen konpromisoak betetzeko, hala nola herriko elkarteekin, Uema rekin, Udalbiltza rekin, Eudel ekin, Goieki rekin, Goimen ekin edo Tobera rekin.
Gainera, 43.500 euro gehiago erabiliko dira herriko beste ekintza batzuetarako, besteak beste, Euskarabetura, azoka ekologikoa, elkarteentzako ekarpenak eta herriko festak finantzatzeko.
Inbertsio nagusiei dagokienez, udalak 200.700 euro izango ditu 2026an. Hainbat proiektu onartuta eta bideratuta daude jada, baina beste batzuk jasotako diru-laguntzen menpe egongo dira. Onartutako proiektuen artean, Aizpeako meatze barrutia eta bertan dagoen kable ingelesaren mantentze-lanetarako biltegia berreskuratzeko lanak nabarmentzen dira, 80.000 euroko aurrekontuarekin.
Bideratuta dagoen beste proiektu garrantzitsu bat Ostatu tabernaren kanpoaldean aterpe bat jartzea da, urte osoan zehar eremu horri erabilgarritasuna emateko helburuarekin, 83.000 euroko aurrekontuarekin.
Diru-laguntzen menpe dauden proiektuen artean, bi esku-hartze garrantzitsu daude: batetik, Errementari eraikinean osasun zentro berri bat egitea, Osakidetza rekin elkarlanean, eta bestetik, frontoiaren alboan erabilera anitzeko instalazio bat eraikitzea, haur, gazte, heldu eta adinekoek erabili ahal izateko.




