Taldeak 33 puntu ditu eta 15. postuan dago sailkapenean. Play-outa markatzen duen 13. postuan SD Ejea dago, 34 punturekin, eta 14. postuan SD Logroñes, baita ere 34 punturekin.
Beasain KE k Naxara CD taldearen aurka jokatuko du hurrengo partida, hilaren 26an, igandean, Najeran (Errioxa). Azken partida, berriz, maiatzaren 3an izango da Loinatz futbol zelaian, azken postuan dagoen Real Zaragoza Deportivo Aragon en aurka.
Mailari eusteko aukerak izateko, taldeak azken bi partidak irabazi beharrean dago.




