Beasaingo Udala k aurrerapauso garrantzitsua eman du udalerriko landa-lurren kudeaketa digitalizatzeko helburuan. Gipuzkoako Foru Aldundia ren laguntzarekin eta Geograma enpresaren bitartez garatzen ari den egitasmoaren laugarren fasea martxan jarri da. Fase honetan, 12, 13, 14 eta 17 poligono etako lursailak digitalizatu eta zehatz-mehatz mugatuko dira.
2023an abiatutako proiektu honek mugarri garrantzitsua lortu du jada, eta Beasain gero eta gertuago dago bere mendi eta landa-lurren mugaketa behin betiko eta modu digitalizatuan amaitzeko. Udalak bilera informatiboak egin ditu gaur lur-jabeekin prozesuaren xehetasunak helarazteko eta elkarlana eskatzeko. Guztira, 82 lur-jabe bildu dira Udal ordezkariek eta Geograma enpresako teknikariek emandako azalpenak entzuteko.
Lana lau fasetan banatu da hasieratik, udalerriak duen landa-lurren hedadura zabala dela eta: lehenengo fasean 8. poligonoko partzelak mugatu ziren; bigarrenean, 3, 4, 5 eta 6. poligono etakoak; hirugarrenean, 1, 2, 9, 10 eta 11. poligono etakoak; eta orain, laugarrenean, 12, 13, 14 eta 17. poligono etan lan egingo da. Azken fasean, bosgarrenean, 7, 15 eta 16. poligono ak landuko dira.
Egitasmo honi esker, muga eta mugarri bakoitzari GPS koordenatu zehatzak ematen zaizkio eta katastroan egon daitezkeen akatsak zuzentzen dira, etorkizunerako informazio publiko eta pribatu gardena bermatuz. Lur-jabeen lankidetza funtsezkoa da prozesu topografikoa zuzena eta eraginkorra izan dadin; horretarako, mugakideekin adostu eta eremuak garbitu eta ikusgarri utzi behar dituzte.
Udalak fase honetako 135 lur-jabe engana iritsi nahi izan du, baina ezin izan du hori lortu. Horregatik, bilerara joan ezin izan dutenei edo deialdia jaso ez dutenei Udaleko Lurraldea sailarekin harremanetan jartzeko eskatu zaie. Era berean, bileretara joan eta informazioaren koadernoa jaso ez dutenei udalera joateko deia luzatu zaie.
Proiektu honek abantaila ugari dakartza: udalarentzat segurtasun juridikoa handitzen du, jabetza-gatazkak prebenitzen ditu eta administrazio-izapideak azkartzen ditu. Lur-jabeei dagokienez, beren jabetzen inguruko ziurtasuna ematen du eta salerosketak, herentzien banaketak nahiz nekazaritzako dirulaguntzak eskatzeko izapideak errazten ditu.




