Aurten, izen-emateak ekitaldiaren egunean bertan eta lehiaketa hasi aurretik egin ahal izango dira. Horretarako, karpa bat jarriko du elkarteak Kontxako pasealekuko erlojuen ondoan.
Lehiaketan parte hartzeko, 12 urtera artekoek sei euro ordaindu beharko dituzte, eta helduek zortzi. Kuota honek opari poltsa bat eta zozketa baterako txartela barne hartzen ditu. Nahi izanez gero, zozketarako txartel gehigarriak eros daitezke bost euroren truke.
Lehiaketaren oinarriak honakoak dira: eraikuntzak 3x3 metroko lursailetan egingo dira, taldeak gehienez lau pertsonakoak izango dira, eta eskuak, ontziak, palak eta eskuareak soilik erabili ahal izango dira. Parte-hartzaileek beraien materiala eraman beharko dute, nahiz eta antolakuntzak ontziak eta palak ere jarriko dituen eskuragarri.
Epaimahaiak obren sormena, aurkezpena, berezitasuna, zailtasuna eta exekuzioa baloratuko ditu. Sari nagusiak ATECE Saria, Eraikuntza Sortzaileenaren Saria eta Eraikuntza Artistikoenaren Saria izango dira.
Gainera, ekitaldiari kutsu artistikoagoa emateko, ospe handiko sand art sortzaileak, Ismael Arejula eta Germen Cedano, izango dira bertan, lehiaketatik kanpoko obrak sortzen.




