Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak egoitza berria zabaldu du Arrasaten

Debagoieneko minbizia duten gaixo eta senideei hurbileko arreta eskaintzeko helburuarekin ireki dute lokala.

Irudia generikoa da, elkarte baten egoitza berri baten irekiera irudikatzen duena.
IA

Irudia generikoa da, elkarte baten egoitza berri baten irekiera irudikatzen duena.

Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak bere egoitza berria inauguratu du gaur goizean Arrasateko Pablo Uranga kaleko 6. zenbakian, Debagoieneko eskualdean minbizia duten paziente eta senideei gertuko arreta eskaintzeko.

Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak bere egoitza berria inauguratu du gaur goizean Arrasate ko Pablo Uranga kaleko 6. zenbakian, gazte txokoa zegoen lokalean. Debagoieneko hutsunea betez, elkarteak orain Gipuzkoako eskualde guztietan izango du presentzia, minbizia duten paziente eta senideei gertuko arreta emateko asmoarekin. Inaugurazio ekitaldian izan ziren Katty Nevado elkarteko koordinatzailea, Julian Aizpurua DanobatGroupeko presidentea eta baita Debagoieneko herrietako hainbat udal ordezkari, tartean, Maider Morras Arrasateko alkatea.
Elkarteko koordinatzaileak azpimarratu du minbizia ez dela pertsona bakarraren gaixotasuna, gizarte osoari eragiten dion errealitatea baizik. "Espazio fisiko bat izatetik harago, konfiantzazko eta laguntza errealeko konpainia izan nahi dugu. Badakigu minbizia, gizartea moduan, askotarikoa dela", adierazi zuen. Helburua gaixoak eta haien familiak gertutik babestea da, eta, aldi berean, ikerketa sustatzea, diagnostiko eta tratamendu hobeak lortzeko bidean. Maider Morrasek gaineratu du garrantzitsua dela minbizia jasaten duten pertsonek arreta "zaintzatik, ulermenetik eta berotasunetik" jasotzea.
Elkarteak azpimarratu duenez, minbizia gaixotasun konplexua da, eta ez die pazienteei soilik eragiten: "Inpaktu emozionala eta soziala dauka, ingurukoak ere babestu behar dira". Hori kontuan hartuta, Debagoieneko egoitzan pazienteei eta senideei arreta integrala eta doakoa eskainiko zaie. Nevadok dio "behar duten pertsonei entzutea, laguntzea eta haien ondoan egotea" dela elkartearen helburua. Egoitza goizez egongo da zabalik, astelehenetik ostiralera, eta bertan arituko dira lanean gizarte langile bat, psikologo bat eta prebentzio psikologo bat.
Elkarteak 600 boluntario baino gehiago ditu Gipuzkoa osoan, lau arlotan jarduten dutenak: pazienteen laguntzan, diru-bilketa ekimenetan, informazioaren zabalkundean eta ikerketa zientifikoaren sustapenean. "Ekintza guztiei dimentsio handiagoa ematen die boluntario sareak", azaldu zuten inaugurazioan, eta Debagoieneko herritarrei parte hartzeko dei egin zieten, baita bazkide egiteko ere.
Bestalde, irekieraren harira, elkarteak hainbat jarduera antolatu ditu datozen egunetarako. Bihar, ekainaren 14an, "Arnasketa eta mugimendua" tailerra izango da pazienteentzat 10:30ean Mandara Yoga Eskolan. Astelehenean, ekainaren 17an, "Nola hitz egin haur eta nerabeekin minbiziaz" hitzaldia izango da, eta asteartean, ekainaren 18an, "Osasuna ohituretan", 17:30ean; bi hitzaldiak egoitzan bertan izango dira. Jarduera horiek paziente, senide eta herritar guztiei zuzenduta daude, eta helburua minbiziaren inguruko informazioa, prebentzioa eta laguntza indartzea da.