Gipuzkoa Basketek ACB ligara igotzeko kanporaketa hasiko du

Donostiako taldeak Oviedoren aurka jokatuko ditu lehen bi partidak asteburu honetan, etxean.

Saskibaloi pilota bat kantxa batean.
IA

Saskibaloi pilota bat kantxa batean.

Gipuzkoa Basket taldeak ACB ligara igotzeko kanporaketa faseari ekingo dio gaur, Oviedo aurkari duela, denboraldi erregularra bosgarren postuan amaitu ostean.

Donostiako taldeak Donostian jokatuko ditu lehen bi neurketak, gaur eta igandean. Kanporaketa bost partidara erabakiko da, eta aurrera egiteko hiru garaipen behar dituzte.
Eskubaloian, Bera Bera taldea ligako finalerdietako joaneko partida jokatzera joango da Porriñora igande honetan, denboraldiko bigarren garaikurra eskuratzeko helburuarekin.
Futbolari dagokionez, Realeko gizonezkoen taldeak Valentzia hartuko du etxean igandean, 19:00etan. Bestalde, belar hockeyan, Realeko emakumezkoen taldeak Polo taldearen zelaian jokatuko du igande eguerdian.