Lehen Algorri Interpretazio Zentroa zena Flyschenea izenarekin berrabiaraziko dute. Instalazioak itxita daude gaur egun, proiektu museistikoa eguneratzeko eta eraberritze lanak egiteko, Europar Batasuneko funtsekin finantzatuta.
Udalak 20.000 euroko ekarpena egingo du sarean sartzeko, eta fundazioak 130.000 euro bideratuko ditu kudeaketarako. Eraikinaren jabetza udalarena izaten jarraituko du, baina kudeaketa fundazioaren esku geratuko da, lau kidek osatutako jarraipen mahai baten bidez.
Bestalde, udalbatzarrean foruen abolizioaren eta alkateen mugimenduaren urteurrenak gogoratzeko mozioa eztabaidatu zuten. EH Bilduk eta EAJk alde bozkatu zuten, baina PSE-EEk kontrako botoa eman zuen, mozioa izaera politikoegia zuela argudiatuta.




