Eusfera egitasmoak euskara sustatuko du haurren aisialdian eta familia eremuan

Euskal Herriko ehun udalerrik baino gehiagok bat egin dute ekimenarekin, maiatzaren 22ra arte hainbat jarduera eskainiz.

Irudi generikoa: Haurrak eta familiak euskara sustatzeko ekitaldi batean parte hartzen.
IA

Irudi generikoa: Haurrak eta familiak euskara sustatzeko ekitaldi batean parte hartzen.

Eusfera egitasmoa martxan dago atzotik, maiatzaren 22ra arte Euskal Herriko ehun udalerri baino gehiagotan euskara haurren aisialdian eta familia eremuan sustatzeko helburuarekin.

Ekimen honek 146 elkargune prestatu ditu ume eta familientzat, eta horien artean jarduera anitzak aurki daitezke. Esate baterako, Barakaldon musika saioak, bizikleta martxa eta sukaldaritza tailerrak antolatu dituzte. Portugaleten eta Etxebarrin mozorro jaia eta familientzako kantu saioa izango dira, eta Soraluzen (Gipuzkoa) patata tortilla txapelketa bat egingo da.
Durangon ere izango du isla Eusfera egitasmoak. Domekan, familientzako mendi irteera bat egingo dute San Roketik Larrinagatxura, bost kilometroko ibilbidearekin, adin guztietarako egokia. Izen-emateak webgune baten bidez egin daitezke. Bestalde, martitzenean, familia eta umeentzako sukaldaritza tailerra egingo da Andra Marin, arratsaldeko 18:00etan, non txokolate pastela eta fruta brotxetak prestatuko dituzten. Antolatzaileek beharrezko osagai eta material guztiak eskainiko dituzte, baina ekitaldi honetarako plaza guztiak beteta daude jada.

"Euskara ez da bakarrik ikastetxeetan erabiltzeko hizkuntza; euskaraz irakurri, dantzatu, amestu, sortu eta gozatu daitekeela erakutsi nahi diegu gure haurrei. Gainera, euskara mundua ulertzeko eta gorpuzteko bitartekoa ere badela gaineratu du, eta ikuspegi hori bat datorrela Eusferak bultzatzen duen ildo komunitarioarekin."

Irauli elkarteko kideak
Eusferaren atzean Taupa mugimendua dago, eta antolatzaileek azpimarratu dute ezinbestekoa dela euskaraz bizitzeko aukera badela erakustea. Iruñeko aurkezpenean adierazi zutenez, euskara ikastetxeetatik harago doan hizkuntza bat da, non haurrek irakurri, dantzatu, amestu, sortu eta gozatu dezaketen.