Ospakizuna apal hasi bazen ere, minutuak aurrera joan ahala parte-hartzaile kopuruak gora egin zuen. Lezoarrak zein kanpotik etorritako bisitariak Udaletxearen aurreko gunean elkartu ziren koreografiez gozatzeko.
Ekitaldiaren arrakasta Bidasoa eskualdetik etorritako Jeiki Hadi taldearen esku egon zen. Musikari hauek euskal herri askotako jaiak girotzen dituzte, eta oraingoan ere, Lezoko alde zaharraren bihotza dantzan jartzea lortu zuten.




