Bigarren fase honetan, bizilagunek balioztatutako ekintza teknikoen artean aukeratu ahal izango dute. Botoa emateko modua hiru proiektu aukeratzea izango da. Bozketa itxi ondoren, gehien botoa jaso dutenak gauzatuko dira prozesurako bideratutako aurrekontua amaitu arte.
Proiektuen bozketa online egiteko aukera dago udalaren webgunearen bitartez. Horrez gain, urnak jarriko dira SACen, Arangunen, kiroldegian, Soianon eta Otxaranen. Gainera, urriaren 21ean, asteazkena, botoa modu pertsonalean emateko stand bat jarriko da, goizean plaza Euskadi n eta arratsaldean kiroldegi an.




