Eraberritze proiektuak Berrizko erdigunearen itxura aldatu du, elementu historikoak mantenduz eta funtzionaltasuna hobetuz. Besteak beste, Gernikako Arbolaren inguruko forjazko barandak kendu eta egurrezko eserleku ergonomikoak jarri dituzte, atseden guneak erosoago egiteko.
Hirigintza batzordearen arabera, altzari berriak bi motatakoak dira: batzuk funtzionalak eta beste batzuk artistikoak, herritarrak berdeguneak erabiltzera animatzeko asmoz. Kolore gorria nagusitu da elementu berrietan, hala nola mahaietan eta kioskoaren barandan, udaletxeko balkoiekin bat eginez.
Proiektua Juntura kooperatibak diseinatu du eta Oarsa enpresak gauzatu ditu lanak, 673.388 euroko aurrekontuarekin. Finantzaketa Next Generation funtsetatik eta partaidetzazko aurrekontuetatik lortu da.




