Maialen Chourraut ek zortzigarren marka onena eginez sailkatu zen finalerdietan, eta finalean jaitsiera garbia eta azkarra eginez lortu zuen brontzea, 83,85eko denborarekin.
Eva Hocevar esloveniarrak (81.61) eta Jessica Fox australiarrak (81.74) bakarrik gainditu zuten lasarteoriatarra.
Kayak kros modalitateko proban, ordea, Lasarte-Oriako kirolaria sailkapen probetan kanpo geratu zen.
“"Pausoz pauso joan gara. Final erdian 3-4 maniobra bat kosta zitzaidan eta finalean ere. Baina azkenera arte borrokan egon iaz. Tanceneko kanala zaila da, tentuz ibiltzekoa eta pozik nago lortutakoarekin."
Chourrautek ez du atsedenik izango, hurrengo lehia hilaren 5etik 7ra izango baitu Pragan (Txekiar Errepublika).
Taceneko probako domina hau ez da Lasarte-Oriako palistak aurten eskuratzen duen lehenengoa. Hilaren 17an, Kayak Kroseko Espainiako txapelketa jokatu zen Pauen (Frantzia), eta bertan ere garaile izan zen.
Apirilean eta maiatzean, Chourrautek parte hartu zuen eslalom zein kayak kroseko Espainiako Kopako probetan, eta lehen postuetan sailkatu zen modalitate bietan, bai Pauen, baita La Seu D'Urgellen jokatutako saioetan ere.




