Zenbaitek ikasturte berriari ekin dioten arren, oraindik udako oporrez gozatzeko aukera dutenek ere badute Oiartzunen jarduera ugari aurkitzeko aukera datozen egunetan. Udalak argitaratutako egitarauak hainbat ekitaldi jasotzen ditu.
Aurtengo irailean, besteak beste, Esanezin musikariaren saioa izango da, baita Gurutzeko festak ospatuko dira ere. Horrez gain, Killirikupe-ren ikastaroen aurkezpena ere egingo da.
Bestalde, Landetxe aretoan, zinema zaleek Rondallas eta Mi amiga Eva filmak ikusteko aukera izango dute. Antzerkiaren zaleentzat, berriz, Renata antzezlanaz gozatzeko parada egongo da.




