Bihar, irailaren 1ean, hasiko da Atlantikaldia jaialdian parte hartzeko izena emateko aukera. Aurten, irailaren 17tik 20ra ospatuko da ekitaldia, eta hainbat jarduera antolatu dira bertan parte hartu nahi dutenentzat.
Interesdunek aukera izango dute bisita gidatuetan, Sukaldian tailerretan eta paddle surf saioetan izena emateko. Jarduera bakoitzerako izen-ematea aurrez aurre egin beharko da Errenteria-Oreretako turismo bulegoan, edo online, Atlantikaldiaren webgunean eskuragarri dauden formularioen bidez.
Bisita gidatuen eskaintzak anitza da: 'Manchester Txikira bidaia', 'Oreretatik itsas hirira', 'Kasko Historikoan ezkutatuta', 'Emakume EKIN', 'Sirena hotsen atzetik', 'Errenteriako altxorrak azaleratzen' eta 'Bost ateen bila' dira aukera batzuk. Bisita hauek euskaraz zein gaztelaniaz izango dira, eta izen-ematea turismo bulegoan egin beharko da.
Sukaldian ekimenak, bestalde, errezeta, pertsona eta kultura ezberdinak elkartuko ditu. Irailaren 20an, jaialdiaren azken egunean, herriko elkarte gastronomikoetan izango da, 10:00etatik 13:30era. Bertarako online eman beharko da izena. Tailerra amaitzean, prestatutako pintxoak Herrixkan dastatu ahal izango dira.
Azkenik, paddle surf saioak ere irailaren 20an izango dira, Fortuna Kirol Elkartearekin elkarlanean. Hiru txanda antolatu dira: 11:00etan, 12:00etan eta 13:00etan. Parte hartu nahi dutenek online eman beharko dute izena.




