Aurten, ohiko moduan, zezenketen egunetan bertan ere eros ahal izango dira sarrerak udaletxeko leihatilan, 12:30etik 14:00etara eta 16:30etik 18:30era. Egun horietan, eguneko zezenketarako sarrera soilik eskuratu ahal izango da.
Salmenta lehenago hasteko, aurten, irailaren 3an, ostegunean, 18:00etatik 19:30era ere izango da sarrerak erosteko aukera. Egun horretan erosten dutenek, ordea, bi zekorketetarako sarrerak erosi beharko dituzte derrigorrez, egun bakarrerako aukerarik gabe. Antolatzaileen arabera, herritarrei erosketa errazteko hartu dute erabaki hau.
Igandeko saioan Pedro Gomez izango da toreatzailea, eta asteartekoan, berriz, Ekaitz Moreno. Bi zezenketak 18:00etan hasiko dira.
Sarreren prezioak 16 urtetik gorakoentzat hogei euro izango dira, eta haurrentzat, hamar euro. Bost urtetik beherakoentzat doakoa izango da sarrera.




