Sortzaileek adierazi dutenez, bisitariak erakarri nahi ditu erakusketak, eta bertan gertatzen dena sorginkeriaren antzekoa izan daitekeela ohartarazi dute. Eusko Jaurlaritzaren Eremuak programaren barruan kokatzen da proiektu hau, arte garaikidea sustatzeko helburuarekin. Maider Aldasoro izan da bitartekaritza lanen arduraduna.
Berboisen, Irisarriren eta Rodriguezen proiektua uztailaren 12ra arte egongo da zabalik Oxford aretoan. Ordutegia honakoa izango da: astearte eta ostegunetan, 18:00etatik 20:00etara; asteburuetan eta jaiegunetan, berriz, 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
Erakusketaz gain, 'Harratu' proiektua musikaren eta marrazketaren bidez ere hedatuko da uztailaren 10ean. Egun horretan, Angela Rodriguezek marrazketa lantegia eskainiko du 17:30ean, eta Andrea Berboisek kontzertua emango du 19:30ean.




