Uztailaren 18tik 31ra bitartean, Garai herriak jai egitarau oparoa ospatuko du. Ekitaldiak larunbatean, uztailak 18, hasiko dira goizeko 08:00etan IX. Mendi martxarekin, eta jarraian VI. Asto trail mendi lasterketa luzea eta laburra izango dira.
Igandean, uztailak 19, eguna xake txapelketarekin eta erakustaldiarekin hasiko da, izena emateko aukera doan txapelketa baino 15 minutu lehenago arte. Ondoren, herri kirolak eta nagusien bazkaria izango dira Otea Loran elkartean. Arratsaldean, Elizabarrin, bertsolariak izango dira: Igor Elortza, Miren Artetxe, Maialen Lujanbio eta Irune Basagoiti, Leire Vargas gai-jartzaile dutela.
Ostiralean, uztailak 24, Donien Atxa jasoko da eta ezpata-dantzarien azken entsegua izango da. Gainera, Lumagorri oilasko-pintxoak dastatzeko aukera egongo da eta gauean Altxa Porru taldearekin erromeria izango da.
Larunbatean, uztailak 25, eguna kalejirarekin hasiko da txistulari, dantzari eta agintariekin. Ondoren, meza nagusia izango da San Migel elizan eta Santiagoren irudiaren ohiko prozesioa egingo da Elizabarriraino, Agintariena eta Gernikako arbola dantzatuz. Ezpata-dantzarien saioa eta erregelen erakustaldia ere izango dira, arratsaldean. Gauean, Gautxori elektrotxaranga eta Kiliki ren kontzertua izango dira.
Igandean, uztailak 26, berriz ere kalejira eta meza nagusia izango dira. Gizonezkoen eta emakumezkoen erregelak erakutsiko dira, eta arratsaldean tortilla txapelketa antolatu da, 100, 80 eta 60 euroko sariak banatuz. Gauean, Berriztu taldearekin erromeria izango da.
Astelehenean, uztailak 27, briska txapelketa jokatuko da, bost euroko bikoteko izen ematearekin eta 60, 40 eta 20 euroko sariak izango dira. Asteartean, uztailak 28, umeentzako jolasak eta tailerrak izango dira goizean eta arratsaldean, eta mus txapelketa ere izango da, 5 euroko izen ematearekin eta 60, 40, 30 eta 20 euroko sariak banatuz.
Asteazkenean, uztailak 29, 3x3 futbol txapelketa izango da. Ostegunean, uztailak 30, gazteen bazkaria eta ondoren ginkana izango dira. Gauean, DJ Delco eta DJ Sierritx arituko dira eta Aiama taldearen kontzertua izango da.
Hilabetea ixteko, ostiralean, uztailak 31, meza nagusia, dantza saioa eta kalejira buruhandiekin eta dultzaineroekin izango dira. Igel-joko txapelketa ere jokatuko da, 2 euroko izen ematearekin eta 50, 30 eta 20 euroko sariak banatuz. Arratsaldean, Puxika Piratak antzerkia izango da plazan (euria eginez gero, Elizabarrin) eta Asto probak ere izango dira Irazola (Mallabia), Arkaitz Hormaetxea (Gatika), Ekaitz Elordui (Berango) eta Salvador Erleaga (Arratzu) parte hartzaileekin. Iluntzean, herri afaria eta Eingo taldearen dantzaldia izango da.




