Errenteriako Udalak eta Behemendik, landa eremuetan bizi diren herritarrei zuzendutako Bidez Bide garraio zerbitzuaren ordutegia zabalduko dute irailaren 1etik aurrera. Zerbitzu honen helburua da adinekoen edota mugikortasun murriztua duten pertsonen joan-etorriak erraztea, osasun eta gizarte zerbitzuetara, erosketetara edo administrazio izapideetara joateko aukera emanez.
Erakundeak gogorarazi du zerbitzua doakoa dela eta garraio malguagoa eta erabiltzaileen beharretara egokitua eskaintzen duela. Lan egunetan baino ez dago erabilgarri, eta erabili ahal izateko, aurreko egunean deitu behar da.
Asteartetik aurrera, goizeko zerbitzua 13:30ak arte luzatuko da. Goizez erabili nahi izanez gero, 7:30etik 13:30era 690 76 94 66 telefono zenbakira deitu beharko da. Arratsaldez, berriz, 17:30etik 19:30era bitartean 611 72 19 59 zenbakira jo beharko da.
Goizeko zerbitzu berria urte osoan egongo da erabilgarri, abuztuko eta Gabonetako oporraldiak izan ezik. Arratsaldeko zerbitzua, berriz, urritik ekainera bitarte martxan egongo da.




