Argitalpen berri honek, Zuhaitzak eta arbolak Euskal Herrian izenburupean, Euskal Herrian aurki daitezkeen 116 zuhaitz eta arbola espezieen ezaugarriak, erabilerak, bitxikeriak, gaitzak eta izurriteak sakonki aztertzen ditu.
Liburuak 5.000 hitzeko hiztegi bat ere badu, zuhaitzen egitura, ekologia, ilargia, basogintza, paisaia eta erabilerarekin lotutako terminoak biltzen dituena. Horrez gain, 15 kolaborazio biltzen ditu, zuhaitzek eta egurrek Euskal Herrian duten garrantzia azpimarratuz.
“"Liburuaren sorrerak eragin duen aztarna ekologikoa arinduko dugu eta liburua bezain aberatsa den ekosistema bat sortuko dugu elkarrekin."
Basogintzarekiko konpromisoaren baitan, Tantai Baso Jabe Kooperatibaren laguntzarekin, saldutako ale bakoitzeko metro koadro bat baso sortuko da. Ekimen honek liburuaren aztarna ekologikoa arintzea eta ekosistema aberats bat sortzea du helburu.
Liburua oraindik ez dago salgai, baina ekainaren 8tik aurrera eskuratu ahal izango da. Aurkezpenak ekainaren 6an izango dira Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azokan, arratsaldeko 16:00etan, eta ekainaren 13an Gasteizko Olarizun, goizeko 10:30etan bisita gidatu batekin hasita.




