Jaialdiari hasiera emateaz Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore pailazoak arduratuko dira, Zerua lapurtu dute ikuskizunarekin. Ondoren, Sara Zozaya k doinu ilun eta intimistak eskainiko ditu. Jaialdiaren bigarren asteburuan, emanaldiak Lariz jauregia ra lekualdatuko dira.
Euskal Barrok Ensemble k aintzinako musika eta folk doinuak uztartuko dituzte uztailaren 10ean; Ruper Ordorika k bere disko berria aurkeztuko du 11n, eta Momi Maiga senegaldarrak Afrikako eta Europako tradizioak batuko ditu kora doinuen bidez hilaren 12an.
Uztailaren 17an, Yllana ren umore zoroa eta Primital Brothers en kantuak uztartzen dituen emanaldia izango da. Biharamunean, Robbin Kapsalis ek Chicagoko blues doinuez gozaraziko du plazan. Hilaren 19an, urtero legez, dantza garaikide ikuskizun sorta izango da.
Uztailaren 24tik 26ra, fusioa izango da protagonista: Antifua Fusion taldeak boleroak eta flamenkoa uztartuko ditu, Ife Ogunjobi k afrobeat doinuak, eta Elkano Browning Cream hirukoteak organo doinu psikodelikoak.
Euria eginez gero, emanaldiak Arriola antzokia n izango dira.




