Iraileko zinema programazioak publiko guztientzako proposamenak jasotzen ditu. Hilabetean zehar eskainiko diren saioetan Un plan perfecto, Tadeo Jones y la lámpara maravillosa, La bola negra eta Minion & Monsters filmak ikusi ahal izango dira.
Horrez gain, Laster Olalden programak udazkenean zehar dantza, antzerki, kontzertu eta publiko ezberdinei zuzendutako proposamen kultural anitza eskainiko du.
Urrian, programazioak Alai familian haurrentzako dantza ikuskizuna, Loreen hizkuntza antzerki proposamena eta Zerua lapurtu dute, Porrotx eta Marimototsen ikuskizuna izango ditu.
Azaroan, berriz, Olalde aretoak Bengo ren kontzertua hartuko du eta baita Mungiako Antzerkizaleen Elkarteak (MAE) antolatutako Antzerki Laburraren Eguna ren IV. edizioa ere.
Sarrerak aldez aurretik eros daitezke www.kutxabank.es webgunean. Zinema sarrerak olaldearetoa.sacatuentrada.es helbidean eta Olalde aretoan bertan egongo dira eskuragarri.




