Elizalde-Gurutze auzoko aldapan zebrabide altxatu bat eraikiko da, gurpildun aulkiak erosoago pasatu ahal izateko. Bizilagunek aurrekontuen bileretan egindako eskaera bati erantzuten dio neurri honek, aldapa handia baitago gaur egun.
Lan horiek direla eta, zirkulazioan etenak egon daitezkeela ohartarazi du udalak, nahiz eta lanak egingo dituen enpresak garajeen sarrera eta irteera errazten saiatuko den.
Aldapa osoa ere txukunduko da aprobetxamendu gisa. Bestalde, Matxinportako zuzengunean dauden zuloak estaliko dira. Udalak inguru horretarako berrurbanizazio proiektu bat enkargatu behar duen arren, behin-behineko konponketa hau "nahitaezkoa" dela adierazi dute.




