Isladak taldeak 'Elisabeth' antzezlana estreinatuko du bihar Seminarixoan

Bonnie Garmusen eleberri batean oinarritutako lana, emakumeen zientzia-borroka jorratzen duena, hamabi aktore eta zuzendari berriarekin.

Irudi generikoa: antzerki-eszenatoki argiztatua, mikrofono bat erden.
IA

Irudi generikoa: antzerki-eszenatoki argiztatua, mikrofono bat erden.

Isladak Antzerki Soziala taldeak bere hirugarren lana, 'Elisabeth' antzezlana, estreinatuko du bihar, hilaren 19an, Seminarixoan. Emanaldia 20:00etan hasiko da eta hamabi aktorek hartuko dute parte.

Duela urtebete hasitako lanen emaitza ikusiko da oholtza gainean. Sarrerak seminarixoa.eus atarian eros daitezke zortzi eurotan.
Bonnie Garmusen Lecciones de química eleberriaren antzerki-egokitzapena da 'Elisabeth' antzezlana. Emakumeek 50eko hamarkadan zientziaren alorrean izandako borroka jorratzen du.

"Emakumeen egoera mahai gainean jartzea erabaki dugu, eta, horretarako, 50eko emakume baten historian oinarritzen gara."

Mikel Irizar · Zuzendaria
Antzezlanak garaiko egoera eta egungoa alderatzeko aukera ematen du, Elisabeth izeneko protagonistak bere bilobari egindako kontakizun batean oinarritzen baita istorioa.

Antzezlanean zehar ikusten da garai hartako egoera eta egungoa ez dela bera, baina oso antzerakoak diren eta hobetu behar diren hainbat elementu daudela ere bai.