Lanbroa Kultur Elkartea k fenomeno astronomiko berezi honi buruzko xehetasunak emango ditu etzi, ostirala, Bergara ko Santa Marina elizan egingo den hitzaldi-afarian. Urtean egun bakar batean, mendebaldeko fatxadako hiru leihoetatik sartzen diren eguzki izpiek aldare nagusia eta alboetako bi aldareak argiztatzen dituzte aldi berean.
Hitzaldirako sarrera librea da, eta ondoren, ohiko afaria egingo da Umore-Ona elkartean. Bertaratu nahi dutenek 18 euro ordaindu beharko dute eta plaza kopurua mugatua da. Izena emateko azken eguna irailaren 17a da.
Gainera, Lanbroa Kultur Elkartea k bideopodcasta dauka, eta aste honetan argitaratu duten atalean, hitzaldiari buruzko xehetasunak eman dituzte elkarteko kide Ander Errastik eta Andoni Larrañagak.




