KANTARI ikuskizuna Arabako Mendialdean izango da aurten lehen aldiz, urriaren 24an, Campezo ko kultur etxean. Ekitaldi honek euskarazko kantuak sustatzea du helburu, haurrek ondo pasatzeko aukera izan dezaten kantatzen eta dantzatzen, inolako lehiaketa kutsu barik.
Parte hartu nahi duten haurrek taldeka antolatu beharko dute, euskarazko abesti bat ikasi eta koreografia bat prestatu. Ondoren, agertokira igoko dira publikoaren eta telebistaren aurrean kantatu eta dantza egitera.
Izena emateko epea irailaren 27ra arte egongo da zabalik. Ekitaldian Mendialdeko eta Treviñoko gazteek har dezakete parte.
Proiektu hau Mendialdea IPI eta Maeztuko Herri Eskola rekin elkarlanean antolatzen ari da, eta DFA, GEU, ALEA eta Goiena Komunikazio Taldea ren babesa du.




