Ostegunean, Durangoko Merkatuan gastronomia tailerra izango da, Lur eta Vanesa, Amillena Jatetxekoak, gidari dutela. Bertaratuek sukaldaritza teknikak, aholku praktikoak eta esperientzia profesionalak ezagutuko dituzte, bertako sukaldaritza eta kalitatezko produktuak balioan jarriz.
Igandean, berriz, Euskal Sagardoaren Festa / Topa Durango ospatuko da, 12:00etatik 15:00etara. Euskal sagardoa, produktu lokala eta tradizio gastronomikoa dastatzeko gune bilakatuko da Merkatua, giro parte-hartzailean.
Aurreko asteko ekitaldiek, hala nola Mikel Garaizabalek gidatutako Txakoli eta Mar dastaketak eta Biolandare Haztegiak sustatutako landare ekologikoen aurkezpenak, harrera ona izan zuten.
Ekaineko egitaraua zabaltzen joango da datozen asteetan. Aurreikusitakoen artean, Alluitz Naturak antolatutako ardi latxaren gaineko tailerra eta Mentxu Amunategik landare sendagarriak sukaldean erabiltzeari buruz emango duen show cooking bat daude.
Durangoko Udalak herritarrak ekimen hauetan parte hartzera animatu ditu. Mireia Elkoroiribe alkateak azpimarratu duenez, "Durangoko Merkatua espazio bizi eta dinamikoa izan behar da, urte guztian zehar jarduera sortu eta herritarrak erakarri ditzan. Dinamizazioa funtsezkoa da merkataritza lokala indartzeko eta gure inguruko produktuei ikusgarritasun handiagoa emateko."




