Lehenengo bi presak metro bateko altuera dute, eta hirugarrena, zubiaren azpian kokatua, metro erdikoa da. Egitura hauek ez dira erabat kenduko; zati batzuk mantenduko dira ibaiertzeko hormen eta zubiaren egonkortasuna bermatzeko.
Lehenengo bi presen eraispena arkeologo baten gainbegiradapean egin da, nahiz eta egindako azterketek ondare-baliorik ez dutela ondorioztatu. Lanek Ingurumen Zaintzako Plana ere jasoko dute.
Obrak sei lanegunetan amaitzea aurreikusten da. Jarduketaren aurrekontu osoa 56.079 eurokoa da, eta horietatik 22.431 euro Europar Batasunak finantzatuko ditu.
Proiektu honen barruan, iaz antzeko lanak egin ziren Altzolarats bailaran, Granada errekan.




