Berrizko jaietan murgilduta: haurren jolasak eta musika kaleetan

Herriak jarduera ugari antolatu ditu asteburu osorako, haur eta helduentzat giro paregabea sortuz.

Irudi generikoa haurren jolasak parkean.
IA

Irudi generikoa haurren jolasak parkean.

Berrizko jaiak hasiera bikaina izan dute, eta asteburu osoan zehar ekitaldi ugari antolatu dira adin guztietakoentzat.

Atzoko txupinazoaren ostean, herritarrak festa giroan murgildu ziren, eta ospakizunak goizaldeko ordu txikiak arte luzatu ziren. Gaur goizean, haurrek hartu dute lekukoa, eta kalera irten dira Bizijolas antolatutako jolasetan parte hartzera.
Muntoko berdegunean, gaztetxoek hainbat jarduera izan dituzte: eskulanak, hondarrezko gazteluak, kartoizko etxeak eta ur jolasak, besteak beste. Adin guztietako haurrak gerturatu dira gunera, eta gehienek proposamen guztiak probatu dituzte, lagunekin ondo pasatzeko aukera baliatuz.
Ondoren, 12:30ean, Kantu salda poteo musikatua abiatu da kalez kale, ohiko kanten bertsio desberdinak eskainiz. Eguerdia iritsi ahala, jende gehiago hurbildu da plazara, eta festa giro apartan jarraitu dute ekitaldiak, atzoko gau luzeak nekea utzi arren.
Arratsaldean, umeak eta gazteak izango dira protagonista nagusiak berriz ere. Zaragueta Herri Eskolan pilota partidak jokatuko dira. Ondoren, festa herrigunera itzuliko da bertso saio elektroniko eta kalejira batekin.
20:00etan, lehen aldiz antolatuko den I. Goiko Karrera lasterketa herrikoia izango da. Parte-hartzaileak adin tarte desberdinetako lau laguneko taldeetan banatuko dira, 1,2 kilometroko ibilbidea egiteko.
Gauean ere etenik gabe jarraituko du festak, asterarte. Igandean, Ekainak 28, Harrotasunaren Eguna ospatuko da, pilota partidekin, bertso saioarekin eta erraldoien kalejirarekin. Gauean, hainbat emanaldi izango dira plazan.
Astelehenean, Ekainak 29, San Pedro Eguna ospatuko da, gaupaseroen argazkiarekin, pintxo lehiaketarekin, meza nagusiarekin eta dantza emanaldiekin. Gauean ere kontzertuak izango dira.
Asteartean, Ekainak 30, San Pedro bigarrena ospatuko da, II. San Pedro Erronka gaztetxoentzat, bazkariak eta herri kirolak izango dira arratsaldean.