Amezketako Udalak Liztorren Aurkako Neurriak Indartu Ditu

Udala herritarrei adi egoteko eta habiak ikusiz gero jakinarazteko eskatzen ari da, espezie inbaditzaileak kontrolatzeko.

Liztor asiarraren habia baten argazkia, hostoen artean.
AA

Liztor asiarraren habia baten argazkia, hostoen artean.

Amezketako Udalak herritarrei eskatu die adi ibiltzeko liztor asiarrarekin (Vespa velutina) eta Europako liztortzarrarekin (Vespa crabro), eta aurten dagoeneko 14 habia desaktibatu dituzte.

Amezketako Udala k herritarrei eskatu die adi egoteko liztor asiarrarekin (Vespa velutina) eta Europako liztortzarrarekin (Vespa crabro). Aurten, momentuz, liztor asiarraren hamalau habia eta liztortzarraren beste lau habia desaktibatu dituzte udalerrian.
Udaletik azaldu dutenez, zuhaitzek hostoak galtzen hasi direnez, habiak bistaratzen ari dira. Intsektuak negurako prestatzen ari dira eta hurrengo udaberrian esnatuko diren erreginak sortzen ari dira. Horregatik, garai egokia dela adierazi dute liztor asiar inbaditzailearen aurka egiteko.
Aurtengo kanpainak oihartzun handiagoa du. Herriko erlezain batzuen eskaerari erantzunez hasi ziren neurriak hartzen. Udaberrian jarritako tranpek emaitza onak eman bazituzten ere, adituen arabera liztorra asko ugaritu da.
Liztor asiarra espezie inbaditzailea bada ere, Europako liztortzarra, bertakoa izanagatik, arriskutsua izan daiteke gizakientzat. Bere habien presentzia gero eta gertuago dago gizakion bizilekuetatik, bideetatik eta topalekuetatik. Hainbat herritarrek susto handiak izan dituztela adierazi dute.
Horren harira, udalak herritarrei dei egin die habiaren bat ikusiz gero udaletxera joateko. Udalak protokolo bat du habiak erregistratzeko eta desaktibatzeko, eta herritarren lankidetza beharrezkoa izango dela azpimarratu du eraginkortasuna lortzeko.